Azken faseak
Urtarrilaren 16an, Urnietako udaletxean, alkatea Mikel Pagola, Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakaria Nélida Zaitegi eta talde bultzatzailearen ordezkari guztiak, familiak eta ikasleak bildu dira foro batean.
Alkateak aurkezpena egin ondoren, irakasle batek irakasleen manifestua irakurri du eta ama batek familikoena.
Jarraian, ikasleak, aukeratuak izan diren lan-taldeen ordezkariak, hezkuntza hobetzeko proposamenak irakurtzen dituzte.
IRAKASLEAK
Ikastetxeek, barneko saioetan irakasleekin egin dute bere manifestua. Udalerriko manifestua manifestu guztien laburpena da.
Irakasleen manifestua
FAMILIAK
Marisol Uriak eta Lourdes Uriartek familiekiko saioak dinamizatu dute eta haien laguntzari esker bi osoko bilkurak egin dira. Parte hartzea handia eta interesaduna izan da eta emaitza familiaren manifestua izan da.
Urnietako manifestua.
IKASLEAK
kastetxe guztietan unitate didaktikoak erabili dira eta taldeka lanak egin dituzte.
Lan guztiak Kultur etxean erakutsi dituzte, eta 600 pertsonek botoa eman dute.
Talde bultzatzailean, jasotako botoen arabera eta ordekaritza irizpide bat jarraituz, Urnieta ordezkatuko duten 5 lan aukeratuko dira.
- EGAPE IIKASTOLA : Egapetik unibertsora
- EGAPE IKASTOLA: Etorkizuneko eskola
- EGAPE LH
Herria ordezkatuko diren Ikasleen 5 lanak hauek dira; alboan lanen irudi batzuk ikus daitezke eta behean ikasleek egin zituzten bideoak; halaber, Ikasleek Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako testuak konpromisuak azaltzen dutenak, posible da ikustea.