UNAMUNO BHI IKASTETXEARI BISITA

  • 2019ko urtarrilaren 24an |
  • Bilbon |

 Joan den urtarrilaren 24an, Euskadiko Eskola Kontseiluaren  lehendakariak eta idazkari teknikoak  Protagonistak gara” proiektua ezagutzeko aukera izan dugu, Unamuno BHI- n, DBHko ikasleek  aurten, lehen aldiz garatu dutena.

Ikasleek hiruhilekoaren zehar garatu dituzten  proiektuak erakutsi dituzte  (11 guztira); ekimen honen bidez,  ikasleek ikasi dutenari plus bat emateko aukera izan dute,  informazioa ezagutza bihurtzeko testuinguru desberdinetan aplikatu behar dela erakusteko.

Neskak eta mutilak protagonistak  dira eta haien ikaskideei, irakasleei eta beste gobidatu batzuei azalduko dute produktu hori lortu arte egin duten prozesua,  zenbait bide erabiliz (bideoak, antzerkia, dantza, QR bitartez,  eta abar)

 

Aurkezpenak lehenengo hiruhilekoen bukaeran eta urtarrilaren joan den astean izan dira  eta balore etikoekin eta mito grekoekin erlazionatutakoak gozatzeko aukera izan dugu; haien motibazioa eta egindako lanarekiko inplikazioa eta interesa ikusi dugu

Haien hitzak erabiliz: “ikasleak protagonistak bihurtuz, ikasleak ikasitakoaz konziente izanik eta elkarlanean ikastetxe osoa gela handi bat bihurtuz."

Zorionak egiten duzuen zuen lanagatik!

Ekimen honi buruzko informazio gehiago hemen.

 

 

AIXERROTA BHI IKASTETXEARI BISITA

  • abenduaren 5a |
  • Getxon |

 

Nélida Zaitegik, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariak, eta Eva Blancok, Kontseiluko idazkari teknikoak, Aixerrota BHI ikastetxea bisitatu dute, ikasleen parte hartzea bultzatzeko burutzen ari diren esperientzia ezagutzeko, Consul plataformaren bidez. 

Gainera, bere liburutegi zorrogarria erakutsi digute,  orain dela gutxi berriztua izan dena.

Mila esker zuen arretagatik eta zorionak ekipo osoari egiten duzuen lanagatik eta proiektuan jartzen duzuen ilusioagatik!

 

ETXEBARRI-BASAURI OLH IKASTETXEARI BISITA

  • azaroaren 13a |
  • Basaurin |

 

Nélida Zaitegik, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariak, eta Eva Blancok, Kontseiluko idazkari teknikoak, Etxebarri-Basauriko Oinarrizko Lanbide Heziketako udal ikastetxea bisitatu dute, bertatik bertara ezagutzeko egiten ari diren lana, eta baita ere egiaztatu ahal izan dute ikastetxeko profesional guztiek proposatu eta ikasleekin garatu dituzten ekimenen kalitatea.

Emaitzak dira froga argiena: azterketara aurkeztu zirenen ehuneko 67k lortu zuten Eskola Graduatua eta matrikulatu zirenen ehuneko 87k erabaki zuten erdi-mailako prestakuntza-ziklo bat ikastea.

Gainera, proiektu ugari garatzen dituzte: ikaskuntza eta zerbitzua, solasaldi dialogikoak, Agenda 21…

Beren lanaren oinarriak dira tutoretza pertsonalizatua eta irakasleen inplikazioa proiektuetan.

"Bigarren Aukera” eskola-sareko partaide da, zeinak prestakuntza berritzaile batean oinarritutako eredu pedagogiko orijinal bat bultzatzen baitu, ondoko hauen bidez: ibilbide pertsonalizatuak, indargarriak oinarrizko eta laneko gaitasunetarako, enpresa-munduarekin lotutako esperientzia praktikoak eta eskaera sozialetarako laguntza, arreta berezia eskainiz kolektibo kalteberenei.

Funtsean, beren helburua da gazteek konfiantza berreskuratu dezatela beren etorkizunean, eta indar guztiak bideratzen dituzte horretara.

Ikasgelak eta tailerrak bisitatu ditugu eta ikasleekin hitz egin dugu beren bizipen eta igurikapenei buruz.

Esan digute ikastetxeak sentiarazi diela gai direla gauza askotarako eta askok espero dute ikasketekin jarraitzea. Batez ere baloratzen dute irakasleen hurbiltasuna, lan egiteko era, aukera gehiago izatea jarduerak dibertsifikatzeko eta talde txikiak izatea (gehienez 15 ikasle).

Lanean ikusi ditugu hainbat tailerretan (informatika, sukaldaritza, eraikinen mantenimendua, arte grafikoak…) eta beren proiektu eta eskaerak helarazi dizkigute.

Zorionak profesionalen talde osoari egiten duzuen lanagatik eta zuen inplikazioagatik!

 

TOKI ALAI IKASTETXEEI BISITA

  • ekainaren 10a |
  • IRUN |

Irunen egindako bisitak, Toki-Alai ikastetxearen esperientziak “in situ” ezagutzeko xedez, ahogozo ona utzi digu irakasleek proposatzen eta ikasleekin batera garatzen dituzten ekimenen kalitatea egiaztatuta.

Duela gutxi, FEAEren –Forum europeo de administradores/as de la educación– lan-jardunaldietariko batean Toki-Alaiko irakasle eta erakunde horren kide batek praktika onen trukatze baten harira aurkeztu zuen bere ikastetxeko esperientzia, ikasketa solidarioari dagokionez. Itxaron dugu harik eta DBHko 2.eko ikasleek euren lanak aurkeztu dituzteneko egunera arte, eta atseginez izan gara haiekin eta gauza interesgarriak ikasi ditugu iragan ostiralean, ekainaren 10ean.

 

 

 

Irunen egindako bisitak, Toki-Alai ikastetxearen esperientziak “in situ” ezagutzeko xedez, ahogozo ona utzi digu irakasleek proposatzen eta ikasleekin batera garatzen dituzten ekimenen kalitatea egiaztatuta.

Duela gutxi, FEAEren –Forum europeo de administradores/as de la educación– lan-jardunaldietariko batean Toki-Alaiko irakasle eta erakunde horren kide batek praktika onen trukatze baten harira aurkeztu zuen bere ikastetxeko esperientzia, ikasketa solidarioari dagokionez. Itxaron dugu harik eta DBHko 2.eko ikasleek euren lanak aurkeztu dituzteneko egunera arte, eta atseginez izan gara haiekin eta gauza interesgarriak ikasi ditugu iragan ostiralean, ekainaren 10ean.

ELORRIO BHI-RI BISITA

  • abenduaren 14a |
  • ELORRIO BHI |

 

Elorrioko Institutuan egon diren ikasleek, irakasleek eta bestelako langileek lorratza utzi dute, zinema-izarrek bezala Los Angelesko Hollywood Boulevard ospetsuan, baina hemen eskuen ordez aurpegi-bistako adreilu estalia dago haietariko bakoitzaren izenarekin batera.   

Nola ikasturte batzuetan egon badira hala ikastetxea truke batean bisitatu badute, lekua dute Institutuko orman, guztiek eraiki baitute edo eraikitzen baitihardute Proiektua, Institutu horren “ametsa”.

Metafora ederra benetan, mezuak begiesten dituena eskaileren harmaila eleaniztunetan, fatxada nagusiko ei! interjekzioa edo paseo egiteko soilik ez dauden pasilloak ….

 

 

Elorrioko Institutuak aspalditik dauka berekin Hezkuntza Proiektu garrantzitsu bat. Garrantzitsua axola zaiolako partekatzen duen elkarteari. Zuzendaritzak irrikaz gidatzen du, Institutuaren eta herri-hezkuntzaren alde …

Ekintzak den-dena betetzen du, baina halako baretasuna nabaritzen da. Badirudi guztiek dakitela zer egin behar duten … eta ongi egiten.

HAUSPOAK betetzen ditu arratsaldeak astelehenetik ostegunera. Klaustro osoa sartu da bete-betean, eta irakasle guztiek dihardute beren ahaleginak ekartzen proiektu baliotsu batera; ikastetxeko zuzendariaren hitzetan, egitasmo horrek “nos permite generar una relación distinta entre el profesorado y alumnado, una relación en la que los chicos y chicas ganan protagonismo en la construcción de su propio proceso de aprendizaje”… Borondatezkoa da beti bertaratzea, eta hainbat aukera eskaintzen zaie benetan laguntzeko errefortzua behar duten arloetan, baina zerbait gehiago ere eskaintzen zaie … curriculum bat garatzea dute eskaintza euren interesik pertsonalenen aldetik bertatik abiatuta 

Ikasle talde bat geratzen da “egongelan” (liburutegia) etxerako lanak egiteko … bi ikasle neskak irakurtzen dute gela txiki bateko sofan, talde batek lan egiten du pasilloaren ertzean, beste bat ingelesez mintzatzen ari da elkarrizketa laguntzaile batekin …; badaude batzuk robotak diseinatzen dituztenak, sukaldaritzan dihardutenak …. Urtarrilaz geroztik egongo dira ikasle batzuk Lehen Hezkuntzako ikastetxean lankidetzan dihardutenak, harekin batera eraikina partekatuz, haurrei laguntzeko gelaren barruan edo kanpoan …. Zerbitzuko ikasketa …

Esperientziak trukatzen dituzte Saharan, Alemanian, Herbeheretan … orain Granadari dagokio bisita … eta Elorriora itzuli dira bizitza bizitu eta sentituxeago batekin 

Agenda 21eko eskerroneko bandera mugitzen da, kableek gelen sabaiak urratzen dituzte Sare hezkuntza gelari katigatzeko, hitzaldiak prestatzen dira jendaurrean mintzatzeko eta lotsa gainditzeko xedez  … poesiak, irudiak, antzerkigintzak, plastikak hartzen dituzte sotoan eraikinaren oinarriak … sortu egin daiteke … filmatzeko aukera dago ….

Zorionak Elorrioko eskola elkarte horri eta mila esker egiten diharduzuen guztia guri erakutsi izanagatik. Liluratu egin gaitu horrek denak benetan!

 

 

MUNGIA BHI-RI BISITA

  • azaroaren 5a |
  • IES MUNGIA |

 

Mungia BHI da bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko gogotsuetarikoa, eta bertan ere nabaritzen da ekintza begiratzen den tokitik begiratzen dela.

Eskola-“campus”ak soilik dauzka bere baitan eraikin batzuk, eta haietara joaten dira derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergo eta heziketa zikloetako ikasleak. Haur eta lehen hezkuntzako Legarda ikastetxea dute auzo, eta horren harira Mungia eta eskualdeko haur eta gazte askok egiten dute topo egunero gune horretan.

 

 

Institutu horretako lagunak hainbat proiektutan sartuak egoteagatik (ACEX- Eskolaz kanpoko ekintza osagarriak, Agenda 21, Bidelaguna, Ikaskuntza elkarteak, Elkarbizitzarako plana: Harrerak, IKT, Europako proiektuetan -elkartrukeak-, Hezkidetza, Kulturen artekoa eta hizkuntz errefortzua, Normalkuntza, Ele aniztasuna, PREE, Sare hezkuntza gelan eta Segurtasuna eta higienea lanean) joan gara bertara, eta jakin badakigu are zehatzago, Sare hezkuntza gelaren bidez, prestatzen dihardutela ekintza interesgarri bat udalerriari berari eta inguruei eragingo diena.

“Euskal hizkuntza eta literatura” arlotik egiten ari dira lan hori  DBHko 3. eta batxilergoko 2.eko ikasleekin batera. 3.eko gela bisitatu dugu, eta irakaslearen, Berritzeguneko aholkulariaren eta talde horretako neska-mutilen lanaren lekuko izan gara.

Lanak publizitate-testuak ditu mami, baina kasuon egintzak irten egingo dira ikastetxetik, balio izango baitute Mungian laster samar egingo den ospakizun bat iragartzeko; izan ere, eskualdeko Esteban Urkiaga (Lauaxeta) olerkariaren bizitza eta obrak jakinaraziko dira jarduera horretan.

Hori dela eta, ekintza ongi lotua dago inguruneari, eta argi eta garbi esan daiteke oso baliagarria dela. Iragarkiak, Mungiako kaleetan ikusgai egoteaz gain, islatu egingo dira Udalak datorren abenduan argitaratuko duen agendan.

IKTek balio izan dute testuak ulertzeko lana errazteko, informazioa bildu eta argitaratzeko (testua, irudia…), bideoak argitaratzeko eta talde-lan giroa sortzeko; jarduera hori oso parte-hartzailea da, begirunetsua erritmo guztiekin eta txit eragilea ikasleek euren zereginetan agertzen duten inplikazioa ikusirik.

3.eko lana partaide da batxilergoko 2.ean egingo duten beste batean; izan ere, 3.ekoak publizitateaz arduratzen baldin badira, batxilergokoek Lauaxetaren olerkiak irakurriko dituzte, eta literatur elkarrizketetan parte hartuko.

Nahi duen lagun orok aukera izango du parte hartzeko gertakizun horretarako sortutako Twitterren bidez.

Informazio gehiago honako link hauetan

https://sites.google.com/site/lauaxeta1415/

https://sites.google.com/site/lauaxetatwit/home

Gauzatua dagoen beste proiektu bat: 14ko gerra
https://sites.google.com/site/guda1914/home

Atsegina izan da, mila esker eta kronika txiki hau bukatzeko xedez hona hemen ikastetxeko zuzendariaren hitzak: “Oso harro nago Institutu honetaz, bertan lan egiten duten lagun guztiez, asko eta oso langile onak baitira”.

Gure esker ona Mungia BHIri bihotz-bihotzez.