Proiektuaren aurkezpena

 

 

Talde bultzatzailearen sorrera

Ekainaren 15ean Arabar Errioxako kuadrillaren egoitzan bildu dira, kuadrillaren presidentea,Laguardia, Labastida eta Oiongo alkateak, udalerrietako ikastetxeen zuzendariak, Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakaria eta kontseilu horretan Eudeleko ordezkaria den Mañueta udaleko zinegotzia. Bileran proiektua aurkeztu da, harrera onez hartu dena, eta irailean talde bultzatzailea osatu egingo da.

 

Parte hartu duten ikastetxeen zerrenda

 

 

 

  • CEIP LABASTIDA HLHI
  • CEIP VÍCTOR TAPIA HLHI (Laguardia)
  • CEIP RAMIRO DE MAEZTU HLHI (Oion)
  • CPEIP BASTIDA IKASTOLA HLHIP
  • CPEIPS SAN BIZENTE IKASTOLA HLBHIP (Oion)
  • IES SAMANIEGO-LAGUARDIA BHI
  • EPA PAULO FREIRE HHI

 

 

 

 

Talde bultzatzailearen bilera

Irailaren 28an talde bultzatzailea bildu zen Arabako Errioxako koadrilaren egoitzan, Guardian; talde hori osatzen dute Bastida, Guardia eta Oiongo ikastetxeetako zuzendaritzek, eta hiru udalerri horietako alkateek. Lapuebla de Labarcako alkate andrea eta Euskadiko Eskola Kontseiluko Presidente andrea ere bertaratu ziren.

Udal partaideak oso gogoz sartu dira jardueran, eta helburutzat hartu dute eskualdeko enplegu Planetako 2 lagun kontratatzea, prozesua sustatzeko xedez.

Egin beharreko jardueren egutegia adostu da Eskola elkarte osoarekin batera, baita ekintza horietarako behar diren azpiegitura eta baliabideak ere.

Irakasleen Osoko bilkura

 

Ezein hezkuntza sistemaren kalitatea ez dago bertako irakasleenaren gainean”

“La calidad de ningún sistema educativo es superior a la de su profesorado”

"Jakin, elkarrizketatu eta elkarbanatu" proiektuaren barnean, Azaroaren 15ean, Eguren Ugarte Bodegan, 83 irakasle hartu dute parte irakasleen Osoko Bilkuran, “Hezkuntza profesionalen artean ezagutza pedagogikoak elkarbanatzea” izenekoa.

Saioaren hasieran, Laguardiako alkateak, Pedro León, Labastidako alkateak Laura Perez, Oiongo zinegotziak eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakaria, Nélida Zaitegi, etorritako irakasle guztien parte hartzea eskertu dute, bereziki talde bultzatzailearen kideei eta Asunción Eguren andreari, Euskadiko Eskola Kontseilukidea, eta saio hau inguru berezi honetan egitea ahalbidetu duena.

Halaber, persona hauek etorri dira: Ikastetxe eta Plangintza zuzendaria, Eugenio Jiménez, Arabako Hezkuntza ordezkaria, Blanca Guerrero, Ikuskaritzaren lurraldeburua, José Ignacio Molinuevo, eta Berritzeguneko zuzendaria, Amparo Fernández.

Jardunaldia 3.30 ordu iraun du, Iñigo Retolazak dinamizatua, lankidetza giroan burutu da eta hezkuntza hobetzeko ekarpen oso baliogarriak sortu dira.

16 txosten aurkeztu dira, 22 irakasle prestatuak, borondatez, haien ezagutza partekatzeko eta lankideekin eztabaida sortzeko asmoz. Erakutsi duten emankortasunaz eskerrak ematen dizkiogu.

Halaber, 3 minutuko bideaok prestatu dituzte eta topaketa honetarako laburpen eta material guztiak sortu dute. Laster hemen aurki ditzakezu.

 

 Jarraian, Osoko Bilkuraren bideoak ikus ditzakezu:

 

1.bideoa

2. bideoa

 

Irakasleek 18 gai prestatu dituzte:

  1. Aprendizaje Servicio (APS): Solidaridad y ciudadanía activa desde la escuela  Vídeo
  2. Buenas prácticas: aprendizaje a través de los intereses del alumnado Vídeo
  3. Guztion irakaskuntza  Bideoa
  4. Aprendizaje cooperativo Vídeo
  5. Emociones y aprendizaje Vídeo
  6. La innovación educativa desde una perspectiva participativa y comunitaria Vídeo
  7. Talde kooperatiboak musika arloan Bideoa
  8. Kulturartekotasuna Bideoa
  9. Hizkuntzen inguruko bi esperientzia: maleta bidaiara eta tertulia dialogikoa Bideoa
  10. Hezkidetza: berdintasuneko gakoa. Generoa gure bizitzaren gidari? Bideoa
  11. Lectura comprensiva: ¿Aprender a leer o leer para aprender? Vídeo
  12. Gurasoak gure gelan. Esperientzia bat  Bideoa
  13. Desconexiones entre sociedad y escuela Vídeo
  14. Haur Hezkuntza, garapenaren oinarria, hezkuntza sisteman ahaztua Bideoa
  15. El trabajo en equipo en educación Vídeo
  16. Educación de adultos: influencia de la formación de familiares en el éxito del alumnado Vídeo
  17. Niños con necesidades especiales  Vídeo
  18. El papel del profesorado en la escuela del siglo XXI Vídeo