Innovación social disruptiva, ¿participamos?
- 2019ko uztailaren 3-5ean |
- Donostian |
EHUko udako ikastaroaren barruan Euskadiko Eskola Kontseiluak “Innovación social disruptiva: ¿participamos?”
ikastaroa antolatu du uztailaren 3, 4 eta 5ean Donostiako Miramar Jauregian.
Hainbat esparrutako hogeita hamar bat lagunek hartu dute parte ekitaldian, gehienbat irakasleek eta udaletako teknikari eta politikariek.
Planteamendu metodologiko berritzaile batekin prestatutako ikastaro hau ikasketa-prozesu modura diseinatu da eta elkarrekin uztartu dira hiru alderdi: gogoeta teorikoak (Cristina Monge eta Xavier Bonalen hitzaldi inspiratzaileak), kolektibo desberdinen ahotsak (irakasleak, zuzendariak, familiak, ikasleak eta udal politikariak), eta esperientzia praktikoan oinarritutako tailer parte-hartzaileak, oinarritzat dutenak esperientzia praktikoa, eta dena talde-ikasketa prozesu bat bezala pentsaturik.
Diseinu honen inspirazio iturri izan dira hainbat diziplina (elkarrizketa demokratikoa, esperientzietan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa, coaching sistemikoa, Design Thinking, Prozesuetan oinarritutako Lana, Aldaketaren Teoria) eta talde-ikasketa prozesuetan balio kontrastatua duten metodoak (adituen hitzaldiak, mahai-ingurua, elkarrizketa horizontala, taldeko lana, arrainontzia, prototipoak eta ereduak, posizionamendu mapa).
Prozesuaren eta edukiaren arteko koherentzia praktikoa lortu nahian, funtsezko hainbat kontzeptu eta ideia aztertu dira: parte-hartzea, berrikuntza soziala, disrupzioa, aniztasuna eta eragile anitzen arteko elkarrizketa, gobernantza parte-hartzailea, e.a. Horrez gain, metodologia bereziak erabili dira parte-hartzea, pentsamendua eta jarrera berritzaile eta disruptiboa sustatzeko, eragileen arteko harremanen kalitatea hobetzeko, ikaskuntza kolaboratiboa eta pentsamendu prospektibo-propositiboa bultzatzeko, e.a.
Ikastaro honetan parte hartu dutenek oso ondo baloratu dute ikasketa kolektiboko esperientzia hau.
Hemen dituzu ikastaroko materialak eta estekak