Estatuko Eskola Kontseilu Autonomikoen XXIV. Topaketa Ikasleen parte-hartzea

  • 2023ko ekainaren 14an |

Joan den martxoan, Kontseilu honek Portugaleteko Zunzunegi BHI zoriondu zuen, DBHko 4. mailako Dibertsifikazio taldeko ikasleekin Gazte On programaren esparruan egindako jarduerarengatik.

 

Esperientzia Institutuan bertan ezagutzeko aukera izan genuen, eta Estatuko Eskola Kontseilu Autonomikoen XXIV. Topaketetan parte hartzea proposatu genien, ikasleek ikastetxeetan parte hartzeari buruzko jardunbide egokiak biltzen ari baitziren.

Topaketa hauek ekainaren 13an eta 14an egin dira, Granadan, eta bertaratzerik izan ez dugun arren, online egon gara Zunzunegiko ikasleen lana partekatzen.

Horrekin, hiru helburu lortu nahi izan dira:

  • • ikasleen parte-hartzeak garapen pertsonalerako eta herritartasuna gauzatzeko duen garrantzia ikusaraztea, demokrazia parte-hartzailea sustatuz.
  • • ikasleek egungo gizartean eta etorkizunari begira agertzen diren erronka handiei aurre egiteko duten protagonismoa aitortzea.
  • • Prestakuntzak kalitatezko parte-hartzearen oinarri gisa duen garrantzia azpimarratzea.

Online saioa

 

Online saioan Galiziako Melide 1 HLHIren esperientzia ere ezagutu dugu.

Zunzunegiko ikasleek honekin batera doan bideo bat grabatu dute. Bertan, GAZTE ON Programa laburbiltzen da. Programa horren helburua da beren ingurunean gizarte-kontzientzia aktibatzea, Institutuan komunitate-zentzua bultzatzeko ekintza zehatzak diseinatu eta garatzea sustatuz.

Ikasleek hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldietan parte hartu dute, gazteek beren inguruan ikusten duten elkartasunaren eta indarkeriaren esparruan gizartean izan behar duten zereginari buruz.

Zorionak berriro Zunzunegi eta eskerrik asko!