Erakundeekiko harremanak

GENERO-ARLOKO ERAGIN POLITIKOARI BURUZKO ADIERAZPENA

  • 2024ko urtarrilaren 12an |

 

Alboan GKEa harremanetan jarri da Kontseilu honekin, 2022-2023 ikasturtean hainbat ikastetxetako irakasle-talde batekin egin duten genero-arloko eragin politikorako prestakuntza-prozesuari buruzko informazioa partekatzeko.

Prozesu horren ondoren, manifestu bat egin dute, hezkidetza zeharkako ardatza eta ikastetxeetan proposamen integrala izan dadin bermatzeko beharrezkoak diren lehentasunak eta eskaerak jasotzeko.

                                                     

                                                         

 

Hezkidetzari buruzko II. Plana amaitzeko egungo testuinguruan garrantzi berezia duen prozesua da; izan ere, etorkizunean hezkidetzari buruzko III. Planaren esparruari begira, irakasle-talde horrek partekatzen dituen hausnarketak eta proposamenak interesgarriak izan daitezke.

Bileran izan ditugu María Lezáun, ALBOANeko hezkuntza formalaren arloko proiektuaren erreferentea, Nuría Santaularia eta Ana Martínez, biak Indautxuko Jesuiten Ikastetxekoak (AZP eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, hurrenez hurren), eta Ainara Madariaga, Bilboko Berriotxoa Ikastetxeko Historia eta Filosofia irakaslea.

Ikastetxeetan modu integralean aurrera egiteko diagnostiko eta plan onak egiteko aukerak, baliabideen antolaketa, prestakuntza eta politikan eta horren ondoriozkoetan gizartearen hezkuntza-prozesuetan eta kulturan duen eragina izan dira aztertutako gaietako batzuk.

Kontseilutik eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen hau partekatu duzuelako, egindako ahalegina aitortuz eta esparru hau lantzen jarraitzera animatuz.