"Udalen zeregina hezkuntzan"
- 2019ko uztailaren 1ean |
- Bilbon. Eudelen egoitzan |
Ia ehun udal-ordezkari eta hezkuntza-komunitateko kide bildu dira EUDELen egoitzan, Euskadiko Eskola Kontseiluak Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan antolatu duen truke- eta hausnarketa-saio batean parte hartzeko. Legebiltzarreko taldeetako eta foru-aldundietako zenbait ordezkarik ere bat egin nahi izan dute hezkuntzan aritzen diren agente guztiengan interes handia piztu duen bilera honekin. Ikusi bideoak.
Jakintzak partekatzeko eta ideia eta proposamen berritzaileak egiteko xedez, saioan “Udalek hezkuntzan betetzen duten zeregina” aztertu da, Vitoria-Gasteizko eta Bartzelonako Diputazioko jardunbide egokien bidez. Bloke aipagarri batean, Eskola Kontseiluak koordinatutako proiektu pilotuko emaitzak aurkeztu dira; Bastida, Guardia, Oion, Santurtzi eta Urnietako udalek parte hartu dute, proiektu horretako bultzatzaileak izan baitira.
Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente Nélida Zaitegik azaldu duenez, gaurkoaren moduko topaketen zeregin nagusia da udalen eta ikastetxeen arteko elkarlana indartzea, “eztabaida zorrotza eta sakona sortzeko gizarteko irakaskuntzari buruz”, eskola-komunitate osoak “hobetzeko proposamenak” eginda”.
Saioari hasiera emateko ekitaldian, hauek parte hartu dute: EUDELen ordezkaritzan, Urnietako alkate Mikel Pagolak; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek, eta Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente Nélida Zaitegik. Hirurek nabarmendu dute zein garrantzitsuak diren udalen, irakasleen eta familien arteko elkarlana eta adostasuna, elkarrekin aurrera egiteko, udaletan hezkuntzako ekintza hobetzeko.
Jardunaldiaren laburpena
Ingurune hurbilean erreferentziako beste eredu batzuk bilatu nahian, Eskola Kontseiluak Bartzelonako Diputazioko hezkuntza-zerbitzuen kudeatzaile eta antropologo Jordi Plana gonbidatu du hizlari gisa. Dagokion arlotik, Planak ibilbide profesional luzea du egina, Bartzelonako mugapeko udalerrietan hezkuntza-politikak garatzeko elkarlanean. Garatzen duen lanean, laguntza ematen die haur, heldu eta musika eskolei, bai eta, era berean, udaleko hezkuntza-programa guztiei ere, besteak beste, Ikasketa-Zerbitzua ekimena abian jarriz.
Carlos Angulo arduradun teknikoak ordezkatutako Vitoria-Gasteizko Udalaren esperientzia udalak hezkuntza-komunitatean egindako esku-hartzeko jardunbide egokitzat hartu da. Arabako hiriburua da Hiri Hezitzaileen Espainiako Sarearen sortzaileetako bat, eta familiekin esku hartzeko lehen plan pilotua bultzatu zuen 2016an, era askotako “zaurgarritasun” egoeretan zeuden bost ikastetxe publikotan: elkarbizitzako arazoak, jatorriari lotutako dibertsitate altua, maila sozioekonomiko baxua, emaitza akademiko eskasak, etab.
Carlos Anguloren txostenaren laburpena
Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria eta Urnietako, Labastidako eta Oiongo alkateak mahai-inguruan hartu dute parte eta bere esperientzia aztertu dute, arlo positibiak eta hebetzeko daudenak. Alkateen eta beren talde politiko-teknikoen lidergoa erabakigarria izan da, proiektua esperientzia pilotuko bost udaletan abiarazteko.
Askenik parte hartzeko dinamika bat garatu da, Iñigo Retolazak koodinatua, saioan, aukera jarraitzeko eta herrietan hezkuntza hobetzeko proposamenak eta ideiak landu dira.
Web orri honetan aurki dezakezu "Hezkuntza Hobetu: jakin, elkarrizketatu eta partekatu" proiektuaren informazio eta material guztiak; halaber, hemen duzu informazio gida bat.