Euskadiko Eskola Kontseiluaren argitalpen berria
Toki Administrazioko Ordezkarien Batzordeak Euskadiko Eskola Kontseiluan (EEK) egindako lana aurkezten dugu: "Hezkuntzan udal- partaidetzaren proposamena eta prototipoa"
Gure autonomia-erkidegoko hainbat udalerritan egindako pilotajearen eta Eudelekin elkarlanean antolatutako jardunaldiaren laburpena da.
QR kodeen bidez, pilotajean erabilitako material guztiak eskura daitezke, udalerrietan ezartzeko baliagarriak izan daitezkeenak, bai eta jardunaldi horretako hitzaldiak, aurkezpenak eta abar ere.
EEKek bere esker ona adierazi die hori posible egin duten pertsona guztiei.
Hezkuntza hobetzea: jakin, elkarrizkatatu eta partekatu
- 2017ko ekaina/2018ko urtarrila |
Hezkuntza hobetzea: jakin, elkarrizketatu eta partekatu” da udalerrian parte hartzeko proiektu bat, hausnarrean jarduteko hezkuntzari buruz modu zorrotzean. Ekarpen eta proposamenak ditugu helburu, elkarte osoaren parte hartze eta konpromisoarekin batera.
Udalerriko ikastetxeetako zuzendaritzek dinamizatzen dute prozesua, eta fase batzuk ditu berekin; horiek guztiak burutuko dira proposamenak aurkeztuz Urnieta, Santurtzi eta Arabar Erriozan (Laguardia, Oion eta Labastidan) udaletxean, eta geroago Legebiltzarrean, 2018ko urtarrilaren 23an.
Hemen aurki dezakezu jardunaldiaren bideoa. Saioan aurkeztutako dokumentuen laburpena.
MATERIALAK
Galdera sortak
Lehen jarduerak prozesuaren ildo gisa balioko du, eta hauxe da: irakasle, familia eta ikasleen , nabarmentzat jo ditugun zenbait konturi buruzko hausnarketa erraztea eta geroago eztabaidatzeko xedez. Horretarako, dagoeneko bidali dira galdera-sortak, eta emaitzak ikastetxeei bidali dira, haiek aztertzeko eta hobetzeko ondorioak ateratzeko:
o Irakasleentzako galdera sorta
o Lehen Hezkuntzako ikasleentzako galdera sorta
o Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako galdera sorta
o Familientzako galdera sorta
Hezkuntza komunitateari helerazten dizkiogu eta erantzun kopuru hauek jasotzen dira:
Santurtzi Irakasleak 199 Familia 555 Lehen Henkuntzako ikasleak 316 Bigarren Henkuntzako ikasleak 822 Urnieta Irakasleak 85 Familia 153 Lehen Henkuntzako ikasleak 79 Bigarren Henkuntzako ikasleak 506 Arabar Errioxa Irakaslea Laguardia 52 Labastida 5 Oion 22 Familiak Laguardia 20 Labastida 3 Oion 47 Lehen Henkuntzako ikasleak Laguardia -- Labastida 28 Oion 68 Bigarren Henkuntzako ikasleak Laguardia 86 Labastida -- Oion 20
Erantzunak ikastetxeei bidali dira haiek aztertzeko eta hobetzeko arloak aurkitzeko.
Unitate didaktikoak
Pertsona batzuen Interesgabeko lankidetzari esker, bi unitate diatikoak egin dira ikasleen hausnarketa bultzatzeko eta errazteko. Kontseilutik, publikoki geure esker ona adierazi nahi diegu.
Lehen Hezkuntzako unitate dikaktiko egin duena:
Amaia Chueca Uria Lehen hezkuntzako Unitate didaktikoa
Bigarren Hezkuntzarena:
Ander Baraja Blanca Boix, Iker Indurain Jaione Muzás o Bigarren hezkuntzako Unitate didaktikoa o Ikasleentzako aurkezpena o Kontrol fitxa
Ikasleen konpromisuak, haiek egindako lanetatik aterata, legebiltzarrean 2018-01-23an bozkatuko dira.
ESKER ONAK: talde bultzatzaileak izan dira proiektuaren benetako eragile, baina horiez gain alkate jaun eta andreek ere izan dute zeregin garrantzitsua, nola egitasmo hori zuzenduz, kasu batzuetan, hala azpiegituraz eta beharrezko baliabideez hornituz guztietan; hori dela eta, geure esker ona helarazi nahi diegu denei.
Marisol Uríari eta Lourdes Iriarteri, eskuzabaltasunez hartu baitute parte bilerak dinamizatuz familiekin Urnietan.
Marta Irazokiri eta Manu Maríasi, elkarlanean aritu eta adierazpen eta proposamenen koordinazioa eta onespena erraztu baitituzte Urnietan.
Irakasle guztiei, bereziki gaiak prestatu dituzten langileei lagunekin batera partekatzeko asmoz, osoko bilkuretan parte hartu dutenei eta galdera-sortei erantzun dietenei.
Galdera-sortei erantzun dieten familiei eta osoko bilkuretan parte hartu dutenei, familien adierazpenak lantzeko jardueran lagunduz.
Galdera-sortei erantzun dieten ikasle guztiei eta euren proposamenekin lanak landu dituztenei.
CIFP SAN JORGE LHIIko ikasleei, oso era profesionalean egin baitituzte jarduera guztien grabazioak Santurtzin, eta Aitor Petuya bekadunari, logotipoaren eta kartelen sortzaile eta Santurtziko jardueren berriemaile izan baita.
Kontseiluko kide Asunción Egureni, Arabako Errioxako irakasleen Osoko Bilkura egitea ahalbidetu baitu Eguren Upategietan, era eskuzabalean.
Iñigo Retolazari, Arabako Errioxako irakasleei emandako laguntza eta aholkuagatik.
Eusko Legebiltzarreko protokolo buru Esther Mendialduari, saio hau Eusko Legebiltzarrean egin ahal izateko eman dizkigun erraztasun guztiengatik.
OHARRAK: prozesuaren garapena lurralde bakoitzean dago Urnieta, Santurtzi eta Arabako Errioxako erlaitzean.
o Lehen hezkuntzako Unitate didaktikoa o Bigarren hezkuntzako Unitate didaktikoa o Ikasleentzako aurkezpena o Kontrol fitxa o Posterra