Proiektuaren azken faseak
Otsailaren 28an Santurtziko talde bultztzailea bildu da giro lasai batean, “Jakin, elkarrizketatu , eta partekatu” proiektuan jarraitutako prozesuaz hausnarketa bat egiteko.
Denboretaz hausnartu egin da,- proiektuaren iraupenaz, eta proiektua lantzeko momentu egokienez, sektore desberdinen inplikazioa, familiak, irakasleak, eta ikasleak, bereziki asko inplikatu direnak.
Askenik, parte hartzaileen hezkuntza foro bat jarraitzeko nahia adierazi dute, zeinetan bai irakaskuntza publikoa bai pribatua parte hartu dezakete, udalerrko hezluntza komunitate osoari dagozkien gaiei heltzeko
Udalerriko foroa
Urtarrilaren 16an Santurtziko udalerriko foroa ospatu da eta bertan bildu dira alkatea, Aintzane Urquijo, zinegotzia, Danel Bringas, EEKren lehendakaria, Nélida Zaitegi, eta talde bultzatzailearen ordezkariak, ikasleak, irakasleak eta familiak.
Alkatearen aurkezpenaren ondoren, maisu batek irakasleen manifestua irakurri du eta ama batek, familiena.
Ondoren, aukeratutako taldeen ikasle ordezkariek hezkuntza hobetzeko proposamenak azaldu dituzte.
Jarraian aurko ditzakezu manifestuei estekak.
Udalerriko foroaren bideoa
IRAKASLEAK
Ikastetxeek, barneko saioetan irakasleekin egin dute bere manifestua. Udalerriko manifestua manifestu guztien laburpena da.
Irakasleen manifestua
FAMILIAK
Familiak egun eta leku desberdinetan bildu dira manifestua egiteko.
· azaroaren 2ko osoko bilkura:IES Kantauri.
· azaroaren 23ko osoko bilkura:CO San José de Calasanz
· abenduaren 11ko osoko bilkura
· abenduaren 15eko osoko bilkura.
Osoko Bilkuren bideoak: 1. bideoa, 2. bideoa, 3. bideoa
Familien manifestua.