IKASLEEN PARTAIDETZA BULTZATZEA

 Ikasturte honetako Kontseiluaren Lan planaren helburuetako bat da ikasleen parte- hartzea bultzatzea; hasteko, partaidetzaren garrantziarekiko sentikor bihurtzea eta haien ahotsa  entzun dezaten  beharraz,  bai kastetxeetan,  bai kontseiluan.  

Konseiluan ikasleen ordezkaririk ez dugu.  Hezkuntza hobetzeko hezkuntza komunitatearen ahotsa behar dugu  eta  batez ere ikasleena.

 Horretarako, 3 ikastetxetako  BDHko 4. mailaren eta Batxilergoaren ikasleekin ekintza bat antolatu dugu, “aholku-batzarra” gisa antolatuak, ikasle guztiei zuzendutako ekintzak diseinatzeko,  hezkuntza hobetzeko proposamenak egin ditzaten.

 

 Kontseiluaren lehendakaria hiru ikastetxetako hiru ikasle-talderekin bildu da “ aholku- batzarrak”: Bilboko Unamuno instututuan, Gasteizko Koldo Mitxelena BHIn   eta  Lauaxeta ikastolan, proiektua azaltzeko, lankidetza eskatzeko eta haien proposamenak hartzeko.

Ikasleek haien kexak eta ardurak azaldu eta proposamenak adirazi dizkiote; proposamen hauek hainbat ekintzetan zehaztuko dira, irailaren aurrean egingo direnak eta haiek diseinatu, egin eta ebaluatu egingo dute 

     
UNAMUNO INSTITUTUA KOLDO MITXELENA BHI LAUAXETA IKASTOLA  

 

Ikasleek aukeratu dituzten ekintzak

Proiektu honetan parte hartu dituzten ikasle guztien proposamenak jaso eta gero, gustukoenak  lehenestea eskatu diegu eta hauek izan dira baloratuenak:

 

1)     Motibatzeko tailerrak egitea eta hitzaldi eta batzarren bidez, ikasteko interesa piztu dezan, konfiantza eta itxaropena sentitzeko.

 

2)     Kanpaina sortu  sare sozialetan, irratian, web gunean, pertsona famatu eta ikasleekin batera.

 

3)     Euskadiko ikasleen “Oratoria topagunea” “Gure zeregina eta erantzukizuna Euskadiko Hezkuntza hobekuntzan”. Ikastetxe bakoitzeko aukeratutakoak, haien hitzaldiak azal ditzakete. (Sare sozialetan, irratian eta baita  beste komunikabideetan ere).

 

Irailatik geroztik donok batera  lan egingo dugu!

LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLEEN BISITA

  • 19-09-24 |
  • Euskadiko Eskola Kontseilua |

 

IES Miguel Unamuno BHIko ta Ikastolako Aholku Batzordea Kontseiluaren egoitzan izan da 2019ko irailaren 24ean.

 

Bileraren helburua izan da:

• Egindako lana aztertu

• Ikasturte honetarako helburuak eta jarduerak.

• Parte-hartzea eta konpromisoak.

• Plangintza.

 

Horretarako prestatu dugun Power-point baten bidez, egindakoa aztertu eta egiteko dagoena planifikatu dute.

 

Kasu honetan, ikasleek aukeratu duten lana:Kanpaina sortu  sare sozialetan, irratian, web gunean, pertsona famatu eta ikasleekin batera

 

Bileran euren proposamena planifikatu dute, hori gauzatzeko oztopo eta behar posibleak planteatu  eta erantzukizunak hartu dituzte.

Hiru hilabete barru, lehendakaria haiekin bilduko da berriz ere, parte-hartzearen eta komunikazioaren erritmoari eusteko.

Aurrera neskak eta mutilak!

 

LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLEEN BISITA

  • 19-09-24 |
  • Euskadiko Eskola Kontseilua |

 

 

Lauaxeta Ikastolako Aholku Batzordea Kontseiluaren egoitzan izan da 2019ko urriaren 21ean, ikastolako zuzendari eta presidenteordearekin batera. Mª Teresa Ojanguren.

Bileraren helburua izan da:

• Egindako lana aztertu

• Ikasturte honetarako helburuak eta jarduerak.

• Parte-hartzea eta konpromisoak.

• Plangintza.

 

Horretarako prestatu dugun Power-point baten bidez, egindakoa aztertu eta egiteko dagoena planifikatu dute.

 

Kasu honetan, ikasleek aukeratu duten lana ikasleen arteko oratoria topaketa bat egitea izan da, "Hezkuntza hobetzeko gure erantzukizuna eta erantzuna" leloari buruzkoa.

 

Bileran euren proposamena planifikatu dute, hori gauzatzeko oztopo eta behar posibleak planteatu  eta erantzukizunak hartu dituzte.

Hiru hilabete barru, lehendakaria haiekin bilduko da berriz ere, parte-hartzearen eta komunikazioaren erritmoari eusteko.

Aurrera neskak eta mutilak!

 

IKASLEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO KANPAINA

  • 2020-01-09 |
  • IES KOLDO MITXELENA BHI |

 

Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria berriro bildu da Koldo Mitxelena BHIko Batxilergoko ikasle-talde batekin, aurreko ikasturtean hasitako lanarekin jarraitzeko. Lan horren helburua zen ikasleak  parte-hartzearen garrantziaz haien ahotsa entzunarazteko beharraz sentsibilizatzea, bai ikastetxeetan, bai EEKn.

 

Bileran, ikasturte honetan egin beharreko ekintzei buruz aurreko bileran planteatutako proposamenak aztertu ziren,ea  ekintza horiekin jarraitzea edo aldatzea komeni den, haien aukeren arabera; izan ere, Batxilergoko 2. mailan daudenez, denbora gutxiago dutelako.

 

Ildo horretan, ikasturte honetan dauden arazoetako batzuk planteatu ziren: selektibitatea prestatzea, etorkizuneko hauteskundeei buruzko orientazioa ematea...

 

Txosten bat idazteko konpromisoa hartu dute, EEKra bidaliko dena, eta ezagutu eta kontuan hartu behar ditugun gai batzuk helaraziko dizkigute.

 

Hiru hilabete barru berriro bilduko EEKren lehendakaria batzarra hau , parte-hartze eta komunikazio erritmoari eusteko.

 

Aurrera gazteok!